Los costos de envío se calcularán en base a esta dirección en todo el sitio.
Selecciona tu país
América
Argentina
Brasil
Canadá
Chile
Colombia
Costa Rica
Ecuador
El Salvador
Estados Unidos
México
Perú
República Dominicana
Uruguay
Europa
Alemania
Austria
Bélgica
Croacia
Dinamarca
Eslovaquia
Eslovenia
España
Finlandia
Francia
Grecia
Hungría
Irlanda
Italia
Letonia
Malta
Noruega
Países Bajos
Polonia
Portugal
Reino Unido
República Checa
Serbia
Suecia
Suiza
Resto del mundo


Zazpigarren heriotza
Juan de la Cruz Gorostidi Berrondo (Autor) · Erein Argitaletxea, S.A. · Libro Físico
Quedan 5 unidades
$ 24.51âNon nengoen eta zertan nenbilen ni zure adinean?â: galdera horrentzako erantzuna saiatuz, alabari igorritako gutun batekin abiatzen du Juan Gorostidik izkribu hau, noiz eta 2011ko udazkenean, ETAk bere âjarduera armatua behin betiko amaitzearen erabakiaâ plazaratu zuen biharamunean. âTelebistako saioetan edo kazetarien berrietan aurkituko ez duzun historia bat kontatu behar dizutâ, zuzentzen zaio, aspaldian atzendutako gogoetaren unea zabaltzen zelakoan. Galdera horrek 1974 eta 1982 urte bitarteko tartera eraman dute egilea liburuaren lehen erdian. Formazio eta bizipen bortitzen aro hura tupustean amaitu zen, Lemoizko zentralaren aurkako mugimenduaren porrotarekin, eta barne-erbesteratze luze bati atea zabaldu zion.
Memoria eta testigantzatik haratago, erabateko gaurkotasuna duten gaien inguruko gogoetaz dago hornitua liburua, âberanduegi eta berriro hitzik gabe geratu baino lehenâ egungo erronka etiko eta politikoei ezohiko begiratua luzatzen zaie bertan. Lerrokatze sektarioez eta akademikoez landa, hainbat baliabide kontzeptual eskaintzen zaizkigu, erreferentziazko pentsalariekin elkarrizketan: suplantazioa, sekularizazioa, errepikapena, masokismoa, autonomia edo fetitxismoa , besteak beste.
Euskal paisaia industrial suntsitu baten erdian Guggenheimen lilurara errenditzeko egunero errepikatzen zaigun honetan, gonbidapen deseroso bat aurkituko dugu liburu honen lerroetan: ezkutuan gelditu den Lemoizko zentralaren oskolera begirada zuzentzeko eta Kafkaren Legearen aurrean paratzeko.
¿Tienes una pregunta sobre el libro? Inicia sesión para poder agregar tu propia pregunta.

